Alice Milliat

Alice Milliat

Fédération des sociétés féminines sportives de France (en) Itzuli lehendakari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlice Joséphine Marie Million
JaiotzaNantes1884ko maiatzaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 12. barrutia1957ko maiatzaren 19a (73 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Jacques hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria, itzultzailea eta futbol entrenatzailea

Alice Joséphine Marie Million (Nantes, 1884ko maiatzaren 5a - Paris, 1957ko maiatzaren 19a), Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria izan zen. Emakumezkoen atleten izenean egindako presioek emakumeek Olinpiar Jokoetan parte hartzea ahalbidetu zuen. Milliat, lanbidez itzultzailea zena, arraunketan parte hartu zuen.[1] Igerilari eta hockey jokalaria ere izan zen.

1911an sortutako Femina Sport klubeko kide zen, eta 1917an Emakumezkoen Kirol Federazio Frantsesa (frantsesez, Fédération Sportive Féminine Internationale edo FSFI) sortzen lagundu zuen, diruzain eta geroago presidente bihurtuz.[2] 1921ean emakumezkoen kiroleko lehen nazioarteko ekitaldia antolatu zuen Monte-Carlon, 1922an eta 1923an jarraipena izan zuelarik. Olinpiar Jokoetan emakumeak kirol gehiagotan onartzeko presioa piztu izana egozten zaio, gaur egun oraindik martxan jarraitzen duen prozesu bati hasiera emanez. Bere izena Pariseko 14. auzoko gimnasio baten aurrealdean grabatua dago, atletismoari egindako ekarpenen omenez.

  1. «The Women's Olympic Games: Important Breakthrough Obscured By Time» www.caaws-womenatthegames.ca (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  2. (Ingelesez) «The History Of Track And Field. Where Running Started.» www.athleticscholarships.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy